Ciriaco Herrero, urtarrilaren 28an Olatzagutian (Nafarroa) lan istripua izan zuen langilea hil egin da bart. 55 urte zituen eta Altsasukoa (Nafarroa) zen.
Buruan kolpea jaso zuen Olatzagutiako Apoyos Metalicos enpresan. Lau metroko diametroko brida bat gainera erori zitzaion goizeko lau eta erdiak aldera, errota eoliko baten zutabea margotzen ari zela. Nafarroako Ospitaleko zaintza intentsiboko gunean ingresatu zuten, eta harrezkero oso larri egon da.
ELAk -bertako kidea zen Herrero-, "erantzukizuna" eskatu die enpresariei, "hauek direlako langileen osasuna eta bizitza bermatu behar dutenak".
LABen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuen bidez hil den 13. langilea da hura.
Lan istripua
Hil egin da Olatzagutian istripua izan zuen langilea
Urtarrilaren 28an gertatu zen ezbeharra. 55 urteko gizonezkoa da hildakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu