Martxoaren 16an kontuak eman beharko ditu Greziak Europako Batasunaren eta Europako Banku Zentralaren aurrean. EBko herrialdeek data hori jarri diote txostena aurkez dezan herrialdearen ekonomi egoeraz. Eta baldintza ere jarri diote: egun horretarako lehenbiziko emaitzak eskatu dizkiote Greziari. Hala ez izatekotan neurri gogorragoak hartu beharko dituela ohartarazi diote.
Iragan astean babesa azaldu zion Europako Batasunak Greziari, jasaten ari den krisi ekonomiko latza dela eta. Baina neurriak martxan jartzeko presioa ere egin du EBk, hilabeteko epean emaitzak eskatuta. Espainiako Ekonomia ministo eta txandakako arduradun Elena Salgadok berretsi egin du babesa: "Mementuz, Grezia martxan jartzen ari da iragarritako neurri asko, eta hilabete barru aztertuko dugu egoera". Hilabete barru emaitzarik ez bada, litekeena da EBk Greziari agintzea BEZ zerga igotzeko.
Zor publiko handia du Greziak, eta gobernuak konpromisoa hartua du aurten defizita %12,75etik %8,7ra jaisteko; 2012rako %3 azpitik beharko du.
EKONOMIA
Hilabete eman diote EBko kideek Greziari lehen emaitzak aurkezteko
Europako Batasunari eta Banku Zentralari txostena aurkeztu beharko dio Greziak martxoaren 16an, krisiaren aurkako neurrien emaitzei buruz. Aurrerapausorik ezean neurri gehiago hartu beharko dituela ohartarazi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu