Hilabeteko menua

2012ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Maiatzaren 30a. Europako Batzordeak estatukideen aurrezpen planei buruzko iritzia emango du, eta baliteke batzuei epe luzeagoa ematea %3ko defizitera iristeko.

Maiatzaren 31. Irlandak erreferenduma egingo du Zerga Itunari buruz. Ezezkoak ez luke ituna geraraziko, baina haren aurkako mugimendua hedatuko luke.

Ekainaren 10etik17ra. Frantziako Legebiltzarra aukeratzeko hauteskundeak. Ezkerrak gehiengoa lortzen badu, Alemaniari presio handiago egiteko aukera izango du Hollandek.

Ekainaren 17a. Greziako Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dituzte.

Ekainaren erdialdea. Espainiako bankuek dituzten etxegintzako aktiboek zenbat balio duten zabalduko dute Oliver Wyman eta Roland Berger ikuskaritza enpresek.

Ekainaren 28-29. Hazkundea bultzatzeko neurriak onartu behar ditu EBk, goi bilera batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.