Ekonomia

Hilaren 28an bateratzea onartzeko Biltzar Orokorra egingo du BBK-k

BBK-k Kutxarekin bateratu ala ez erabakiko du Biltzar Orokorrean. Aldeko emaitza espero da, EAJk, EAk eta CCOO-k osatzen duten gehiengoari esker.

2008ko azaroaren 12a
11:50
Entzun
BBK-k Espainiako Baloreen Merkatuen Komisionatuari jakinarazi dionez, hilaren 28an egingo dute Kutxarekin bateratzea erabakiko duen Biltzar Orokorra. Bizkaiko aurrezki kutxak bat egitearen alde egingo duela ziurtzat jotzen da, EAJk, EAk eta CCOO-k bateratzearen alde bozkatuko dutela iragarri ondoren. Fusioa onartzeko behar diren bi herenak baino gehiago dituzte hiruen artean.

Kutxan, aldiz, oraindik ez dago bermatua bat egiteko behar den gehiengoa, boto bakarrarengatik. Erakunde horretako presidente Xabier Iturbek, ordea, ez du uste fusioa ez dutela onartuko eta bozkatzeko eskubidea dutenei "sen ona eta erantzunkizuna" edukitzeko eskatu die.

Bi kutxa hauek bat egitea onartzen badute, Euskadiko Aurrezki Kutxa sortuko dute. Vital Kutxari atea irekiko diote, Arabako erakundearen gobernu-organoek "egokia den unean" bertan sartzea erabakitzen dutenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.