Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hilik topatu dute Elgoibarren Deba ibaira eroritako garraiolaria. A-8 errepidean ezbehar bat izan du, 11:40 aldera; errepidetik atera, eta ibaira jausi da.
13:30 inguruan aurkitu dute gorpua Ertzaintzak eta erreskate taldeek, istripua izandako lekutik 200 bat metrora.