Hilean 40 euro inguru garestituko dira hipotekak
Euriborrak %2,004an bukatu du urtea, martxotik izandako mailarik txikienean, baina iazko abenduan baino puntu erdi gorago (%1,526). Horregatik, hipoteka abenduko batez bestekoaren arabera berritu behar dutenei igo egingo zaie hileroko kuota. Batez besteko hipoteka dutenek —160.000 euro 30 urtean itzultzeko eta %0,5eko diferentzialarekin—, hilean 39 euro gehiago ordaindu beharko dute, edo gauza bera dena, urtean 468 euro gehiago; %6,16 gehiago. Amortizazio epe laburragoa dutenek alde txikiagoa igarriko dute, eta alderantziz. Europako Banku Zentralak euroguneko diruaren prezioa %1era jaistea erabaki zuenetik beherantz egin du euriborrak, eta hala jarraitzea espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu