Euriborrak ez du etenik hartzen gorako bidean, eta apirilean, aurreko hemezortzi hilabeteetan bezala, igo egin da: %4,253. Iazko apiriletik %1,03 igo da.
Hala, hipoteka ertaina daukatenek -25 urterakoan, batez bestea 138.958 eurokoa da Espainiako Estatuan- iaztik alderatuta hilero 80 euro gehiago ordaindu beharko dituzte (iaz 712 euro, orain 792). 960 euro gehiago urtean.
Europako Banku Zentrala 2005eko abendutik inflazioa eta euroaren esparruetako masa monetarioa kontrolatu nahian dabil, eta adituek diote horregatik igotzen dutela euriborra.
Hipotekak 80 euro garestitu dira hilero, euriborrak berriro gora egitean
Batez besteko hipoteka ertaina hartuta, iaz garaiotan hilero 712 ordaintzen zituenak, orain 792 ordaindu beharko ditu. Euriborra azkeneko hemeretzi hilabeteetan igo egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu