Euriborra

Hipotekak kalkulatzeko indizea, minimo historikoetan berriro

%0,34tik behera itxiko du urria euriborrak, eta hipotekak merkatuko ditu.

xabier martin
2014ko urriaren 30a
15:16
Entzun

Urriko azken bi egunetako kotizazioak jakitea falta den arren —24 orduko atzerapenarekin ezagutzen dira—, euriborrak %0,34tik behera itxiko du hilabetea, eta, horrenbestez, hipotekak merkatu egingo ditu berriro. Orain urtebete 100.000 euroko hipoteka bat sinatu zutenek 25 urteko amortizazioarekin, 100 bat euro aurreztuko dituzte urtebetean batez beste, 2013ko urrian euriborra %0,541ean baitzegoen, eta urrian %0,335 inguruan itxiko baitu.

EBZk bere iraileko batzarrean interes tipoa minimo historikora jaitsi zuen, %0,05era, eta horrek eragina izan du euriborraren kotizazioan. Litekeena da datozen hilabeteetan berriro ere behera egitea. 2008an markatu zuen hipotekak kalkulatzeko gehien erabiltzen den indizeak bere maximo historikoa, %5,393ko interesarekin. Ostean beherako bidea hartu zuen, krisia eurogunean gogor jotzen hasia zela. 2010ean, ordea, gainbehera gelditu zen, harik eta 2011tik aurrera berriro jaisten hasi zen arte. Aurten, %0,604 eta %0,335 artean kotizatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.