Eurogunea krisian
Hipoteken kuotak %12 inguru merkatuko dira
DONOSTIA. Maiatzeko euriborra %1,266koa izan da, bi urteko interes apalena. Zazpi hilabete daramatza jarraian jaisten eta lau hipoteka berritu behar dutenen kuotak merkatzen. Kuota %12 jaitsiko zaie 160.000 euroko hipoteka, 30 urtean bueltatzeko eta %0,5eko diferentzialarekin dutenei. 840 euro aurreztuko dituzte urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu