Lan istripuak

Hiru behargin zauritu dira Bizkaian lan istripuetan

Galdakaon, Santurtzin eta Basaurin izan dira ezbeharrak.

2007ko azaroaren 26a
18:01
Entzun
Gaur hiru langile zauritu dira Bizkaian izandako istripuetan. Galdakaon izan da aurreneko ezbeharra. M.G.G. beharginari makina batek eskua harrapatu dio goizeko ordubatean. Herriko ospitalera eraman dute.

Santurtzin 32 urteko gizonezko bat -JM.G.F.- zauritu da, eskua hodi batek harrapatu ondoren. 12:30ean izan da ezbeharra. Gurutzetako (Barakaldo, Bizkaia) erietxera eraman dute.

Basaurin 12:10ean izan da istripua: 55 urteko MC.C.V. langilea lurrera jausi da eta DYAk artatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.