Ekonomia

Hiru enpresari atxilotu dituzte Bilbon, sei langile egoera irregularrean izateagatik

2009ko urtarrilaren 16a
17:14
Entzun
Espainiako Poliziak Bizkaiko eraikuntza sektoreko hiru enpresari atxilotu ditu, Hegoamerikako sei langile egoera irregularrean eraikuntzan lanean edukitzea leporatuta.

Hilaren 12an, Bilboko Txorierri Etorbidean egiten ari ziren obra batera joan eta bertako aldamioetan zebiltzan Hegoamerikako sei langileri identifikatzeko eskatu zioten. Orduan jakin ahal izan zuten langile horiek legez kanpo zeudela. Ondorioz, Poliziak obren enpresa arduradunak eta delituaren ustezko egileak atxilotu zituen. Atxilotutakoen artean daude J.I.L.V. Montajes Josu enpresako zuzendaria; J.M.M.G. Andamiajes Bat Phoenix S.L. enpresako kudeatzailea; eta M.B.C.G. Andamiajes EMA 31 S.L. enpresako kudeatzailea.

Poliziaren esanetan, aipaturiko enpresek langile horiek "irabazi ekonomiko gehiago jasotzeko" erabiltzen zituzten, gastu gutxiagoko zerbitzuak eskaintzerakoan. Izan ere, sektoreko hitzarmenetan zehaztutako soldatak baino baxuagoak ordaintzen zizkioten eta, Gizarte Segurantzan izenak eman gabe izaterakoan, gastuak murrizten zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.