Hiru hilabete atzeratu dute Greziaren hurrengo laguntza

2012ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Europako Batzordeak martxora atzeratu du Greziari eman beharreko laguntzaren zazpigarren zatia (5.000 milioi euro), iaz seigarrena atzeratu egin baitzuten. Europako Batasuneko, Europako Banku Zentraleko eta Nazioarteko Diru Funtseko ordezkariak urtarrilaren 14an edo 15ean joango dira Atenasera, zazpigarren zatiaz eta bigarren erreskatearen baldintzez hitz egiteko. Bigarren erreskatea hitzartu aurretik Greziak hartzekodun pribatuekin negoziatu behar du, zorraren erdia barkatzeko. Lucas Papademos lehen ministroaren esanetan, egoera «larria» da eta hartzekodunen baldintzak onartu behar dituzte. Hainbat sektore liberalizatzea eta zerga eredu berria onartu zituzten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.