Ibilgailuen Banaketa Legean egindako zuzenketarekin ez dago ados Miguel Sebastian Espainiako Gobernuko Industria ministroa. Autogileen alde kokatu da. Joko-arauen aldaketak ekar ditzakeen ondorioak saihesteko, ekoizleen eta saltzaileen interesak modu orekatuan aseko dituen aurreproiektua prestatuko duela agindu du. Hiru hilabete baino lehen egongo dela prest dio.
Joan den astean piztu zen batzueneta besteen arteko sua. Ekonomia Iraunkorraren Legearen baitan, puntuetako bat auto banaketari buruzkoa zen. Oposizioko alderdiek «autogileek kontzesionarioekiko duten nagusitasuna» saihestu asmoz, zuzenketa bat onartu zuten. Besteak beste, bi hilabeteko epean saldu ez dituzten ibilgailuak ekoizleei itzultzeko aukera izango dute saltzaileek.Autogileak behartuta egongo dira auto guztiak saldutako prezioan erostera berriro ere. Aldeko 174 boto etakontrako171 jaso zituen zuzenketak.
Aldaketa nagusia ibilgailuak itzultzeko aukerarena izan arren, bestelako neurri batzuk ere biltzen ditu zuzenketak. Orain artean kontzesionarioetako jabeek ezin izaten zuten negozioa beste bati saldu markaren baimenik gabe. Aldatu egingo da hori. Ekoizleekkontratuak aldebakarrez aldatzeko aukera ere bazuten, kontzesionarioetan saldubeharreko produktuak, egin beharreko inbertsioak edota helburu komertzialak eurek finkatzeko. Aurrerantzean saltzaileekin negoziatu beharko dituzte kontratu aldaketak.
Saltzaileekbeso zabalik hartu duten bestepuntua kontratu amaieren kalte ordainena da. Orain arte autogileek ez zuten ezer ordaindu beharrik kontratua etenez gero. Lege berriaren arabera, markek kontzesionarioekiko harremana hausten badute, amortizatu gabeko inbertsioak ordaindu beharko dizkiete, langileen kaleratzeen gaineko gastuak euren gain hartu nahiz stock-ean dauden autoak berriro erosi.
Sebastian Industria ministroaren esanetan, ekoizleak saldu gabeko autoak berriro erostera behartuz gero, prezioak garestitu egingo dira. «Kostuak ez dituzte euren gain hartuko».Ekonomia Iraunkorraren Legean onartutako neurriak kontzesionarioei ere «kalte bakarrik» egingo diela azaldu du. «Ekoizleekbanaketa bide propioak bilatuko dituzte, kontzesionarioak aparte utzita».
Auto enpresa nagusiak daudenherrialdeetako ordezkariekin elkartu zen atzo Sebastian,tartean Jaurlaritzareko eta Nafarroako Gobernuko kideekin. Bilera horretan agindu zuen Industria ministroak hiru hilabete baino lehen prestatuko duela Ibilgailuen Banaketa Lege berria. Dokumentu bat adostu zuten, saltzaileen egoera larria dela eta haien eskaeretako batzuk kontuan hartu behar direla dioena.Sektoreko eragile ezberdinei negoziatzeko borondatea eskatu zieten. Alabaina, inbertsiogileen konfiantza mantentzeari garrantzia handiagoa eman diete gobernuetako ordezkariek.
«Engainatuta eta traizionatuta sentitzen gara», esan du Francisco Garcia Sanz Anfaceko presidenteak. Hego Euskal Herriko eta Espainiako autogile nagusiak biltzen ditu elkarte horrek. Alderdiaren interesei bakarrik begiratzea leporatu die PPri eta CiUri, zuzenketa babestu dutelako. «Bozketa baino 48 ordu lehenago kontra agertuko zirela zioten; gero, berriz, hainbat eta hainbat familiatako lanpostuak jarri dituzte arriskuan».
18.000 milioiko 'stock'-a
Lanpostuen argudioa erabili du Faconauto auto saltzaileen elkarteak ere, baina legearen alde egiteko. «Kontzesionarioek 35.000 langile kaleratu behar izan dituzte. Ekoizleek, aldiz, erregulazioekin baina eutsi egin diote krisiari», adierazi du Antonio Romero-Haupold presidenteak. Espainian egindako autoen %80 esportatu egiten direla dio, beraz, enpresak ez daudela arriskuan.Autogileek behartuta egindako erosketen eraginez, 18.000 milioi euroko stock-a dutela azaldu du. Auto horien mantenua bezeroek ordaindu behar izatendutela gaineratu du. Hala, zuzenketaren eraginez auto bakoitza 400 euro artean merkatu daitekeela dio.
Hiru hilabete baino lehen ibilgailuen banaketa legearen aurreproiektua egingo duela agindu du Sebastianek
Ekonomia Iraunkorrerako Legean onartutako zuzenketa «denentzat kaltegarria» dela dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu