Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek inoizko antxoa arrantzaldi txarrenetakoa izan dute aurtengoa. Gainera, arrainik ez zutela topatzen-eta, maiatzaren lehen egunetan kostera bertan behera uztea erabaki zuten, zientzilariek espeziea nola zegoen iker zezaten. Azterketa horien arabera, biomasa eskastuta dago, eta hori aintzat hartuta, arrantzaldia bertan behera uzteko eskatu zioen Europako Batzordeari.
Lapurdiko arrantzaleek, ordea, Frantziako Estatuaren mendeko direnez eta Arcachongo hitzarmenen arabera, Bizkaikoek eta Gipuzkoakoek baino beranduago hasten dute arrantzaldia. Hain justu, Bizkaia eta Gipuzkoakoak geraldian zirela hasi ziren antxoatan, eta arrantza bazegoela agertu zuten. Horregatik, kostera Europaren aginduz bertan behera uztearen kontra agertu dira.
Europako Batzordeak antxoa harrapaketa debekatzea erabaki du azkenean, Bizkaiko Golkoan eta bi hilabeterako. Arrantzaleak ez daude gustoa, Lapurdikoak ezin dutelako arrantzatu, eta Bizkaika zein Gipuzkoakoak, debekua gutxiegi iruditzen zaielako.
Arrantza
Hiru hilabetez antxoaren arrantza debekatzea erabaki du Europako Batzordeak
Hiru hilabetez Bizkaiko Golkoan antxoa arrantzan aritzea debekatu du Europako Batzordeak, uztailaren lehenetik hasita. Antxoa eskasia dela-eta hartu du erabaki hori Europako Batzordeak, Itsasoaren Behaketarako Nazioarteko Kontseiluak hala aholkatuta. Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek behin eta berriz eskatu dute neurri hori hartzeko, baina hiru hilabete denbora gutxiegi dela iritzi diote; Lapurdikoak, berriz, debekuaren aurka daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu