Hiru lan istripu gertatu dira Durangon, Santurtzin eta Gorlizen

Hiru lan ezbehar gertatu dira Bizkaian: bata Durangon eta bestea Santurtzin eta azkena Gorlizen. Gizonezko bana zauritu da bakoitzean, eta erietxeetan ingresatuta daude. Nolanahi ere, ez du ematen ez batak, ez besteak, larritasun handiko zauriak dituztenik.

2004ko uztailaren 5a
19:25
Entzun
50 urteko JL C.C gizonezkoak bizkarra zauritu du Durangoko Motorreta Industrialdetik ibiltzen zihoan bitartean. Ezbeharra goizeko 10:00ak aldera gertatu da.Handik DYAko anbulantzia batek Galdakaoko Ospitalera eraman du.

Bigarren gertaera, goizeko 11:45ak aldera jazo da Santurtziko Mendizabal Kapitainaren kalean. 19 urteko X.C.P gizonezkoa zauritu da, zakar ontzi baten tapa buruan erori zaionean. Gaztea Gurutzetako Ospitalean da zauriak osatzen.

Hirugarren ezbeharra, 12:55etan izan da, 27 urteko A.U.C gizonezkoa bi metro eta erdiko aldamio batetik lurrera erortzean. Gorlizko Itxas Bide kalera DYAko anbulantzia bat hurbildu bezain pronto, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.