Hiru milioi langabe baino gehiago daude Frantzian

2012ko irailaren 27a
00:00
Entzun
FRANTZIA. Frantzian hiru milioi langabe baino gehiago daude. Lan Ministerioaren datuen arabera, 3.011.000 herritar daude lanik gabe, abuztuaren amaieran baino %0,8 gehiago. Hain justu, 1999az geroztik izan diren daturik txarrenak dira horiek. Egungo Lan ministro Michel Sapinek Nicolas Sarkozy presidente ohiaren lan politikei egotzi die Frantzian hainbeste langabe egotea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.