Hiru sindikatuaren eskaerak

2012ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Salgaien garraioaren baldintzak maila guztietan zehaztea. Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari garraioan dituzten eskumenak erabiltzeko eskatu die, Hego Euskal Herriko garraioa modu eraginkorrean arautzeko eta zerbitzu maila guztietan zein baldintza behar diren zehazteko.

Gasolioaren gorabeherak jasotzen dituen faktura arautzea. Hego Euskal Herrian lan egiten duten garraiolarientzat eta zamatzaileentzat derrigorrezkoa izango da.

Osasunerako zentimoa bertan behera uztea.Nafarroako Gobernuak ezarri duen zerga hori kentzeko eskaera. Erosten den erregai litro bakoitzeko zentimo bat gehiago kobratzen zaie herritarrei, eta modu horretan lortutako dirua osasun alorra finantzatzeko erabiltzen da.

Ordainketa 30 egunetik gora ez atzeratzea. Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen dio errepideko garraioaren sektorean zerbitzuen ordainketa ezingo dela 30 egunetik gora atzeratu. Hori betetzen ez bada, zigorrak jartzea proposatzen du.

Enpresek azpiegituren tasa fakturan islatu ahal izatea.Bidesariak, ekotasak eta antzeko zeharkako zergak enpresek fakturan islatzeko aukera.

Kooperatiba faltsuen aurkako plana martxan jartzea.Hego Euskal Herrian erroldatuta dauden eta bertan lan egiten duten garraio kooperatiba faltsuek eragiten duten iruzurra gelditzeko plan bat abiatzea. Plan hori erakundeen artekoa izatea proposatu du.

Lan jarduera eteteko diru laguntzak handitzea.58 urte baino gehiago dituztenei eta lan gaixotasunak dituztenei. Erretiroa hartzeko adina 60 urtetan finkatzea nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.