Lan gatazka

Hirugarren greba eguna Bilboko eta Pasaiako portuetako zamalanetan

Ordubeteko lehen geldialdiak erabateko erantzuna izan du Bilbon. Sindikatuak eta patronala datorren asteartean dira biltzekoak.

Pasaiako portuko zamaketariak, joan den asteleheneko irudian. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
Irune Lasa.
2017ko ekainaren 9a
01:05
Entzun

Zamaketariek euren lanpostuak ziurtatuko dituen subrogazioa nahi dute Anesco patronalaren aldetik, Espainiako portuetako zamalanen liberalizazioaren ostean ez baitute oraindik horren bermerik lortu. Duela bi aste hautsi ziren negoziazioak; zamaketarien ordezkari sindikalak haserre agertu ziren, eta "engainatu" egin nahi zituztela salatu zuten. Hortik hainbat egunetarako greba deialdiak. CETM, UGT, ELA, LAB eta Kaia EES sindikatuek deitutako hirugarren greba eguna da gaurkoa, beste behin ere ordu bakoitietarako geldialdiekin.

Bilboko portuko goizeko txandako zamaketari guztiak gelditu dira goizeko bederatzietatik hamarretara, eta tartea baliatu dute protesta elkarretaratzea egiteko portuak Santurtzin dituen bulegoen atarian. Sindikatuen arabera, txanda guztietako zamaketariek bat egingo dute grebarekin, orotara 278 langilek. Zamaketariak zain daude datorren astearterako iragarri den bilerak zer emaitza emango duen: sindikatuek eta patronalak egun horretan negoziazioei ekingo diete atzera. Hain zuzen, hurrengo egunerako, hilaren 14rako, 48 orduko greba jarraitua egitea daukate hitzartuta zamaketariek. Horrez gain, ekainaren 19, 21 eta 23rako ere grebak dituzte iragarriak, ordu bakoitietako geldialdiekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.