Hiruk ere bat egin du martxoko grebarekin
GASTEIZ. Martxoaren 29rako ELAk, LABek eta beste sindikatu batzuek deitutako grebarekin bat egin du Hiruk. Garraiolari autonomoen sindikatuak azaldu du soldatapeko langileekiko elkartasunez jokatu duela, lan erreformaren ondorioz «babesgabe eta eskubide sindikalik gabe» geratuko direlako. Gainera, Hiruk uste du Euskal Herriko lan esparruaren aurkako neurriak direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu