Historia pixka bat

2019ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Monopolioen kontrako AEBetako auzietan ezagunena Standard Oilena izango da, beharbada. Lehiaz libratzeko modu eraginkorra topatu zuen John D. Rockefeller petrolio eta gas enpresaren jabeak: leiakide guztiak erosi zituen. 1911n, AEBetako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen Standard Oilek lehiaren kontrako monopolio bat osatzen zuela, eta konpainia zazpi zatitan banatzera behartu zuen. Haietatik sortu ziren, besteak beste, Mobil, Chevron eta Exxon.

ATT&T telefonia konpainia ere zatikatzera behartu zuten lehia agintariek. Negozioaren zatirik handiena zazpi konpainia horietan banatu behar izan zuen 1982an.

Microsoftek ere izan zuen zigorra 1998ko auzian. Haren sistema eragileak merkatua erabat bereganatua zuen, eta, horri esker, nabigatzaile propioa—Explorer— lehenesten eta errazten zuela salatu zuen Netscape lehiakideak. Microsoftek bere kodea zabaldu behar izan zien lehiakideei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.