Hitzaldiak

2011ko irailaren 3a
00:00
Entzun

«Konstituzioa erreformatzeko prozedura erabat lotsagarria da»



Uxue Barkos

Nafarroa Baiko diputatua

Asteartean erreformaren mamia kritikatu ondoren, Konstituzioa moldatzeko prozedura «erabat lotsagarria» dela salatu zuen atzo Uxue Barkosek. Diputatua kexu zen PSOEk eta PPk ez dutela eztabaidatu nahi izan herri galdeketa egiteko proposamena, eta zerga autonomiari buruzko debatitzeari buruz nahasmena eragin dutela.

«NaBaik ezin zuen argiago adierazi foru erregimenari dion mespretxua»



Carlos Salvador

UPNko diputatua

«Egoeraren larritasunak» erreforma onartzera eraman zuen UPN, baina espero du lege organikoak ez duela Nafarroaren zerga autonomia urratuko. NaBairen zuzenketa salatu zuen, Nafarroa beste hiru diputazioekin —«tokiko erakundeekin— parekatzeagatik. «Ezin zuen argiago adierazi gure foru erregimenari dion mespretxua».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.