Joan den martxoaren 3an, Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatu zion Hobetuzi 1996-1999 epean jasotako 25,7 milioi euro itzultzeko, dirua Gizarte Segurantzari zegokiolakoan.
Agiri baten bidez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langileen prestakuntza egiten duen fundazioak azaldu du Jaurlaritzak eman zizkiola orain Auzitegi Nazionalak eskatzen dion dirua. Europako gizarte funtsetik zetorren dirua, eta Hobetuzek langileak trebatzeko baliatu zuen. Soberakinak (16,3 milioi euro, Hobetuzen arabera), Jaurlaritzari berari itzuli zizkion Hobetuze, "Horregatik ez dugu ulertzen zer dela eta itzuli behar zaion diru hori SPEE Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari", azaldu du Hobetuzek. SPEEk dio soberakin horri berari dagokiola.
Eusko Jaurlaritzak, Confebask eta UGT eta CCOO sindikatuek osatzen dute Hobetuz; ELAk eta LABek utzi egin zuten etengabeko prestakuntzarako fundazioa 2006ko urrian. Confebasken "boikotak" fundazioa "likidazio egoeran" utzi duela azaldu zuten.