Hobetuzeko diruen auzia, ea PSOErekin bideratzen den

2018ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuaren ustez, «larria da» Alderdi Popularrak Espainiako Senatuan zuzenketa bidez bertan behera utzi izana bi gobernuk adostutako neurri bat. Azpiazuk gogoratu zuen, izan ere, Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak adostu zutela etengabeko prestakuntzarengatik Lanbide zerbitzuarentzako aurreikusitako diru saila, Hobetuz-en finantzaketari buruzko garai bateko auzia ixteko. Hots, diru sail hori ez dela alderdien arteko akordio soil bat. Azpiazukespero du auzia berriro ere bideratzea PSOErekin.

Bai Ogasun sailburuak bai Jaurlaritzako bozeramaileak gaitzetsi egin zuten PPk senatuan Lanbiderentzako 29 miloi euroren eta energiaren alorrerako inbertsioen kontra egin izana. «Euskadiko PPk euskal gizarteari azaldu beharko dio hori aurrekontuak hobetzea den», esan zuen Erkorekak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.