Hondak 437.000 auto berriz aztertuko ditu
TOKIO. Kalitatekoak izatearen fama dute Japoniako autoek.Azken asteotan, ordea, herrialde horretako bi autogile nagusiak milaka auto berraztertuko dituztela iragarri dute. Toyotak aurrena, eta Hondak atzo. Airbagen puzte sisteman dituzten akatsen eraginez, 437.000 auto aztertuko dituzte. 2001ean eta 2002an egindako autoak dira, eta orain urte eta erdi konturatu ziren akatsak zituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu