'Falciani zerrenda'

HSBC bankuaren bulegoa miatu dute Genevan

HSBC bankuak diru zuriketa egin ote duen ikertuko du Suitzako fiskalak.

HSBC bankuko ikurra, finantza erakundeko bulego batean (Birmingham, Erresuma Batua). ANITA MARIC , EFE
2015eko otsailaren 18a
15:12
Entzun

Suitzako fiskalak abiatu ditu HSBC bankua ikertzeko ekinbideak. Lehenik eta behin, haren Genevako bulegoa miatu du gaur goizean. Prentsa ohar baten bidez iragarri du diru zuriketa egin ote duen ikertzeko prozedura penalari hasiera eman diola. Ikerketek, printzipioz, Suitzako bankuari eragiten diote soilik.

Fiskalaren oharraren arabera, azken egunotan argitaratu diren informazioak hartu ditu oinarri. 2006tik 2007ra arteko informazioak dira Herve Falciani langile ohiak HSBCko Private Banketik ebatsitako dokumentuak; epe horietan, bankuak loturak izan zituen hainbat negozio ilunekin. ICIJ Nazioarteko Ikerketa Kazetaritzaren Kontsortzioaren arabera, munduko legez kanpoko negozio ugariren dirua zuritzeko operazioak egin ditu ustez bankuak.

HSBCk zerga iruzurra egiten lagundu zien bezeroen artean badira euskal herritarrak ere. Zenbait berri iturriren arabera, 150 lagun dira. Oraingoz, bakarraren izena eman da argitara: Jose Maria Etxebarria Artetxe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.