Hungariaren garoa

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Garia ez da gero garoa», dio Gotzon Garatek bildutako 5.351. atsotitzak. Eta Hungariak garo dexente eta gero iluna duela plazaratu zuen atzo, Greziaren arrastoan. Herrialdearen porrot arriskuak zor publikoaren inguruko zalantzak handitu zituen, eta Europak garo asko eta gari gutxi duela dirudi: Ibex-35ek (-%3,8), bederen, gorriak ikusi zituen, eta euroak ere 1,2 dolar baino gutxiago balio du jada, 2006tik lehen aldiz. Budan, irabazien aldean, ez zen inor bildu; Danubiorena, erdian, Ebro Pulevak (=) egin zuen; eta Pesten, galeretan, indizeko gainontzeko 34ak batu ziren. Sacyr(-%7,75), BBVA (-%6,84) eta Santander (-%5,78) gogor jo zituen lehenik ekialdeko haizeak eta, ondoren, AEBetako enplegu datu espero baino txarragoak. Dow Jones %2 pasa galtzen egotea ere, horren adierazgarri da. 8.923 puntutan jesarri da Ibex-35. Eskerrak Edurnezurik %2,56 baino ez zuen galdu. Garia eta garoa gerora argiago ezberdindu beharko lirateke.



Vivo. Portugal Telecom bazkide gisa du Edurnezurik (-%2,56) Vivo Brasilgo enpresan. Bazkideari bere partaidetza erosteko 6.500 milioiren eskaintza egin dio Espainiako multinazionalak. Eskaintza hagitz tentagarria, krisi garaian.



Banca Civica. Nafarroako Kutxa partaide duen Banca Civica AEB, Alemania edo Marokon hedatzeko asmoa duela esan du Enrique Goñi zuzendari nagusiak; jardun eremu gisa Espainia soilik izateak duen arriskua dibertsifikatzea ei da asmoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.