enpresak

Huyck Wangnerren beste erregulazio dosier bat aurkeztu nahi dutela dio ELAk

Langileen ordezkariak bilera batera deitu ditu zuzendaritzak, martxoaren 21erako. ELAren arabera, enpresaren asmoa beste kaleratze dosier bat aurkeztea da Zizurkilgo lantegirako. Martxoaren 6an bertan behera utzi zuen 75 lagun kalera botatzeko espedientea.

2013ko martxoaren 18a
19:08
Entzun

Aurreko erregulazioa bertan behera utzi arren, zuzendaritzak ez zuen langileak kaleratzeko asmoetan atzera egin, "fabrika ez delako bideragarria". Sindikatuaren arabera, enpresak igorritako prentsa oharrean azaldu zitzaien espediente berri bat aurkezteko arrazoi objektiboak bere horretan jarraitzen zutela. "Zergatik kendu dute orduan aurkeztutako erregulazioa? Gauza batzuek ez dute azalpen askorik behar", esan du sindikatuak.

ELAk dio multinazionalak langileak "banatzeko eta itxaropenak zapuzteko saiakera asko" egin arren, langileek "borrokan tinko" jarraitzen dutela, euren etorkizunaren eta eskubideen alde. Horregatik, greba mugagabean jarraitzen dute; "gatazka konpondu arte", mobilizazio eta ekintza gehiago egingo dituzte. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.