Etxebizitzen salmentekin batera sinatzen diren hipoteka kopurua gora doa azken hilabeteetan. Susperraldi horrek bultzada nabarmena izan du irailean INE Espainiako estatistika institutuak emandako datuei erreparatuta. Joan den irailean, 1.463 hipoteka sinatu ziren Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan, aurreko urteko hil berean baino %29,8 gehiago. Hipoteka horiek guztiek 174 milioi euroko balioa dute, eta diru kopuruak ere gora egin du aurreko urtekoarekin alderatuta, %41,6 hain zuzen.
Lurraldeen artean bada desberdintasunik. Nafarroa da hipotekak gehien hazi diren lurraldea. 375 mailegu sinatu dira, aurreko urteko irailean baino %57 gehiago. Hipoteka horiek guztiek 42 milioitik gorako balioa dute, aurreko urtean baino %78 gehiago.