Ekonomia

Iñaki Gerenabarrena EAJko ABBko presidentea izango da Vital Kutxako lehendakariordeetako bat

Utzi egingo dio Eusko Legebiltzarreko parlamentario izateari. EAJk eta PSE-EEk sustatutako bi plataformek lehengo astean lortu zuten Arabako finantza entitatea elkarrekin gobernatzeko akordioa.

2008ko martxoaren 25a
13:27
Entzun
Iñaki Gerenabarrena EAJko Araba Buru Batzarreko (ABB) presidentea izango da Vital Kutxako presidenteordeetako bat. Gerenabarrena Eusko Legebiltzarreko parlamentario ere bada 2005eko hauteskundeetatik, eta postu hori utzi egingo du Vital Kutxakoari eusteko.

EAJk eta PSE-EEk sustatzen dituzten bi plataformek lehengo astean lortu zuten Arabako finantza entitatea elkarrekin gobernatzeko akordioa eta, horren arabera, Gregorio Rojo sozialista izango da berriro lehendakari. EAJk (eta EAk eta Aralarrek) sustatutako Bertatik taldeak bi lehendariordetza izango ditu eta PSE-EEkoak -Aniztasunaren Aldeko Plataformak- bat.

Hilaren 30ean izango da batzar nagusia, orduan hautatuko dute zuzendaritza, eta geroago presidentea. "Arazorik ez" izatea espero du Gerenabarrenak, gaur berak esan duenez.

Kudeaketako beste organoetan, ordezkaritza batzar orokorrean dagoen proportziotik "gertu" egongo dela iragarri dute. EAJk, EAk eta Aralarrek 39 eserleku dituzte batzar horretan, eta PSE-EEk 22. PPk, berriz, 25 batzarkide ditu. Gainerakoak sindikatuen (CCOO, LAB, ELA eta independenteak) eta hautagaitza independenteen artean banatzen dira.

Aurreko zortzi urtean PPrekin batera egon zen PSE-EE Vital Kutxako zuzendaritzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.