Iannis Stournaras Atenasko unibertsitateko Ekonomia irakaslea izango da Greziako Finantza ministroa. Vassilis Rapanosek ez du kargua hartu, osasun arazoengatik. Sturnarasek Oxforden ikasi zuen eta Finantza Ministerioaren eta Greziako Bankuaren aholkularia izan zen. 1994 eta 2000 arteanbera izan zen Grezia Europako Batasunean sartzeko planak prestatu zituen arduradunetako bat.Greziak datu faltsuak eman zizkion Europako Batasunari eurogunean sartzeko.
Iazko martxoan BERRIAk elkarrizketa egin zion Sturnarasi. Bertan zioen lehenengo erreskatearen truke ezarritako neurriak «beharrezkoa» zirela, murrizketek urte askoan iraungo dutela, ekonomia liberalizatu behar dela eta zerga sistema «bidezkoagoa eta zorrotzagoa» behar dela.
Iannis Sturnaras ekonomia irakaslea izango da Greziako Finantza ministroa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu