Ezintasunen bat duten pertsonen lanpostu kopurua gorantz doa, nahiz eta lanpostuak bilatzeko zailtasunak izaten dituzten. Joan den urtean, Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteak (EHLABE) lanpostuen %7ko igoera izan zuen, 466 lanpostu gehiago sortu zituzten, eta, guztira, 7.188 langile izatera iritsi zen EHLABEko langile kopurua. Hala ere, iazko datuek ez zituzten 2014ko datuak hobetu; izan ere, ezintasunen bat duten 504 pertsonak (%8,2) lortu zuten lanpostu bat.
Pablo Moratalla EHLABEko koordinatzailearen hitzetan, azken bi urteotan %15 igo da ezintasunen bat duten pertsonen lanpostu kopurua, eta 2016an ere bide beretik doala azpimarratu du. Hainbat arrazoi ditu igoera horrek, baina guztietan nagusia industria eta zerbitzuen sektoreen berrerabilera da.
EHLABEko langile guztien erdiak baino gehiago ezintasunen bat duten pertsonak dira. Lan egiteko zailtasun bereziak dituztenak dira horiek, hau da, %65 baina gehiagoko ezintasunen bat dutenak. Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian, Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea hamahiru erakundek eta lanerako beste hainbat gunek osatzen dute, eta ezintasunen bat duten langileen %95 bertakoak dira.