KPI

Iaz baino %0,1 merkeago daude prezioak

Urritik azarora bitartean oro har mantendu egin dira salneurriak.

Erregaia da, besteak beste, iaztik merketu den produktuetako bat. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
Miren Garate.
2014ko abenduaren 12a
18:36
Entzun

Etxebizitzaren alokairua, ospitaleetako zerbitzuak eta sendagaiak, argindarra eta gasa, ibilgailuei lotutako produktuak... INEk jakinarazi duenez, horiek guztiak iaz baino merkeago daude Hego Euskal Herrian. Batez beste %0,1 jaitsi dira salneurriak azaroan. Aurten, lau hilabetean izan da negatiboa inflazioa, eta positiboa izan denean ere %0,4 izan da tasarik handiena.

Urritik azarora bitartean, oro har mantendu egin dira salneurriak. Aldaketarik ez da izan Araban; %0,1 garestitu dira Bizkaian; %0,3 Gipuzkoan; eta %0,3 merkatu dira Nafarroan.

Espainiako datuak ere eman ditu INEk. Han bosgarren hilabetez jarraian izan da negatiboa inflazioa. Hala ere, Espainiako Gobernuak dio ekonomia ez dagoela deflazioan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.