Krisi ekonomikoaren bilakaeraren adierazgarrietako bat da zenbat enpresak jotzen duten hartzekodunen legera, ezin baitiete ordaindu. Hego Euskal Herrian 143 enpresak jo zuten Hartzekodunen Legera aurtengo bigarren hiruhilekoan. Iaz baino 36 gehiago dira. Igoera %33koa da.
Kopuru horiei gehitu egin behar zaizkie enpresa jarduerarik gabeko pertsona fisikoena. Bederatzi izan dira. Beraz, 152 guztira. Espainiako Estatistika Erakundeak (INE) eman ditu datuak. Hartzekodunen Legera jo zuten hiru enpresatik bat industriakoa zen, eta lautik bat, eraikuntzakoa.
Enpresa gehienak txikiak eta ertainak ziren. Bik baino ez zituzten ehun langile gehiago; hamar enpresatik seik hamar langile baino gutxiago zeuzkaten. Fakturazioan ere nabari da, Konkurtso Legera jo zuten Hego Euskal Herriko enpresen %86k bi milioi euroko fakturazioa baino txikiagoa baitzeukaten.
Eskaera ia guztiak enpresek beren borondatez aurkeztu zituzten; gutxi batzuk baino ez behartuta.
Iaz baino %33 enpresa gehiago ordaindu ezinik
Hego Euskal Herriko 143 enpresak jo dute Hartzekodunen Legera aurtengo bigarren hiruhilekoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu