Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak martxoan otsailean baino lan erregulazio dosier gehiago jaso baditu ere, nabarmen murriztu dira dosierrak urtebetean, iazko martxoan baino %37 gutxiago aurkeztu baitira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Aldi baterako erregulazioak izan dira gehianak, 98 hain zuzen. Lanaldia murrizteko dosierrak 57 izan dira, eta kontratua haustekoak, zortzi.
Horrez gain, martxoan tramitatu diren dosier guztietatik 120 aurreko baten jarraipena izan dira, eta 2.424 langileri eragin diete (%90). Enplegua erregulatzeko martxoko dosierrak 2.700 langileri eragin diete, aurreko hilean baino %86 gehiago. Dosier horien eragin handiena Arabako Lautadan, Bilbo Handian eta Donostia aldean izan da.
Nekazaritzan eta eraikuntzan bere horretan mantendu da lana eregulatzeko dosierren kopurua; industrian jaitsi egin da, eta zerbitzuetan, berriz, pixka bat igo da.