Iaz baino 4,1 milioi langabe gehiago daude AEBetan

2009ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
AEB. Azken 25 urteetako hazkunderik handiena izan zuen langabeziak urtarrilean Ameriketako Estatu Batuetan. 598.000 lanpostu galdu ziren eta langabeziak %0,4 egin zuen gora, abenduko %7,2tik urtarrileko %7,6ra. Sektorerik kaltetuena eraikuntza izan zen, 111.000 langabe gehiagorekin. Guztira, 11,6 milioi lagun daude langabezian AEBetan, iaz baino 4,1 milioi gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.