LAN ISTRIPUAk

Iaz Euskal Herrian 90.000 lan istripu eta haietan 81 heriotza izan ziren, LABen arabera

Sindikatuak iritzi dio enpresetako segurtasuna eta osasun arloa ez direla hobetu, eta "erabateko aldaketa" eskatu du.

2012ko otsailaren 8a
18:37
Entzun

LABek lan istripuez egin ohi duen zenbaketaren arabera, 2011n Euskal Herrian 90.000 lan ezbehar eta haietan 81 heriotza izan ziren. Sindikatuak uste du lantokietako segurtasuna eta osasun arloa ez direla hobetu eta, ondorioz, "erabateko aldaketa" eskatu du, "enplegu duina eta kalitatekoa" sustatzeko.

Erakunde publikoen eta patronalaren jarrera txarretsi du, prekarietatea, kontratazioetako "iruzurra" eta "kontrolik gabeko" azpikontratazioa onartu egiten dituztelakoan.

LABen datuek diote 2010ean lan istripuetan 84 langile zendu zirela, 2009an 85, 2008an 112 eta 2007an 125. Aurten orain arte bi doaz, haren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.