Enpresak

Iazko ekainean baino mila langile autonomo gehiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Gizarte Segurantzan izena emandako enpresen kopurua jaitsi egin da, baina iaz hilabete berean baino %1 gehiago daude.

Arnaitz Lasarte.
2015eko uztailaren 22a
17:02
Entzun

Confebaskek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresen inguruko datuak eman ditu. Guztira, 58.203 enpresa daude izena emanda Gizarte Segurantzan, iazko ekainean baino 619 gehiago. Ekaina, ordea, ez da hilabete ona izan enpresak sortzeko. Kontrakoa, 396 enpresa gutxiago baitzeuden ekain amaieran, maiatzean baino. Lurraldeka, batez ere, Araban izan da jaitsiera nabarmenena, eta Gipuzkoan txikiena. Lehen seihilekoko datuak aztertuz gero, abenduan baino 141 enpresa gehiago daude orain.

Patronalak emandako datuen arabera, ekainean 264 langile autonomo gehiago zeuden aurreko hilabetean baino. 2006az geroztik izandako igoerarik handiena da. Iazko ekainarekin alderatuta, egun, mila autonomo gehiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Krisialdia hasi aurreko zenbakiak urrun daude, hala ere. 15.000 autonomo gutxitu dira 2007tik (-%8).

Konkurtso legean dauden enpresak, berriz, nabarmen gutxitu dira. Iazko lehen hiruhilekoan. 136ri eragin bazien, aurten 97ri eragin die. Sektoreka, industrian izan da jaitsiera handiena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.