Iazko emaitzak berdintzea lortu du Ipar Kutxak
BILBO. Urtarriletik ekainera 7,7 milioi euro irabazi ditu Ipar Kutxak, iaz garai berean baino %0,12 gehiago. Etekinei ez ezik, kaudimen mailari eta berankortasun tasari ere eutsi diela eta banku jarduera handitu egin duela nabarmendu du erakundeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu