Araba, Bizkai eta Gipuzkoako industria jarduera jaitsi egin da Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur emandako datuen arabera. Iragan urrikoa da Eustat-ek plazaratu duen azken erreferentzia, eta horren arabera, hilabeteko epean, irailetik, %0,7 egin du behera. Urte batetik besterako aldakera -iazko urritik aurtengo urrirakoa- aintzat hartuta, ostera, %5,2.
Sektoreka kontsumorako ondasunen eta bitarteko ondasunen arloa izan dira jaitsiera eragin dutenak -%11 egin du behera bitarteko ondasunen ekoizpenak eta %6,7 kontsumo ondasunenak-. Energiaren sektorean eta hornidura ondasunenean, berriz, igo egin da jarduera -%8 energian eta %1,3 hornidura ondasunetan-.
Ekonomia
Iazko urritik industria jarduera %5,2 jaitsi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Irailetik, berriz, %0,7 egin du behera. Kontsumo ondasunen ekoizpena eta bitarteko ondasunena jaitsi dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu