Politika
Ibarretxe: "pertsona bakar bat mehatxupean dagoen bitartean ezin dugu atseden hartu"
Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe Aniztasuna eta bizikidetzari buruzko bileraren irekiera ekitaldian izan da gaur, eta han bildu direnei esan die, ezin dela atseden hartu pertsona bakar batek mehatxupean jarraitzen duen artean. Herrietan "terrorismoaren biktimen" alde azken aldian egin dituzten ekimenen balorazioa egiteko helburua du bilera horrek.
Herrietako alkate eta zinegotziek bakoitzak bere herrian lan asko egin dutela nabarmendu du Ibarretxek, eta horrela jarraituz gero, denen artean "justizian eta askatasunean oinarritutako bakea " lortuko dutela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu