ekoNOMIA

Iberdrolak 1.506 milioi euro irabazi ditu urte honetan

Euskal enpresa elektrikoak iazko aurreneko sei hilabeteetan etekina %23 handiagoa izan zuen.

2009ko uztailaren 22a
13:05
Entzun
Iberdrola euskal enpresa elektrikoak ere diru irabaziak izan ditu urte honetako lehen sei hilabeteetan, gaur berak emandako datuen arabera: 1.506,4 milioi euroko irabaziak. Iberdrolak azpimarratu du, hala ere, iaz garai batean %23 gehiago irabazi zuela. "Aurten, izan ere, eskaera jaitsi egin da eta prezio energetikoek behera egin dute", dio oharrean.

13.109 milioi euroko salmentak izan ditu urtearen lehen erdian; iaz baino %9 gehiago. Munduan negozioa zabaltzen jardun du, eta horrek emaitza onak eman dizkiola jakinarazi du. Urtearen bigarren erdian Erresuma Batuan eta Ameriketako Estatu Batuetan egonkortu egin nahi du.

Iberdrolak liberalizazio handiagoa eskatu du, "inbertsioak egiteko inguruabar egonkorragoa izateko eta osatze ekonomikoan arlo elektrikoa motor garrantzitsua izateko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.