Enpresak

Iberdrolak 1.506 milioiren mozkinak izan ditu lehen seihilekoan

Urtarril eta ekainaren artean 16.125 milioitik gorako fakturazioa lortu du, eta kopuru horrek irabaziak %7,4 igotzera eraman du aurreko urtarekin alderatuta.

Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea akziodunen batzar batean, Bilbon. LUIS TEJIDO, EFE
xabier martin
2015eko uztailaren 22a
08:41
Entzun

Urtea ez doakio gaizki Iberdrola energiaren erraldoiari. Urteko aurreneko seihilekoan %7,4 igo ditu irabaziak, 1.506 milioi arte, CNMV merkatu arautzaileari jakinarazi dionez. Fakturazioak gora egin du nabarmen (%6,2) urteko lehen zatian, 16.125,6 milioi eurora arte. "Egoera makroekonomikoaren hobekuntzak" bultzatu ditu gora emaitzak Iberdrolak dioenez.

Argindarraren eta gasaren kontsumoak hazi egin dira azken hilabeteetan, "hobekuntza" horrek hauspotuta, Bilboko konpainiak dioenez, eta dolarraren eboluzioak ere lagundu duela gaineratu du. Nazioarteko negozioari esker, 3.795 milioiko Ebitda izan du sei hilabeteotan, iaz baino %5,7 gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.