Iberdrolak 2.143 milioi euro irabazi ditu urrira arte
BILBO. Iberdrolak 2.143 milioi euro irabazi ditu aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan, iaz garai berean baino %3,5 gehiago. 23.368 milioi euroren salmentak egin ditu, inoizko handienak, orain artean ez baitzuen gainditu 23.000 milioiko muga. Negozio arautuan eta energia berriztagarrien arloan izan du igoerarik handiena Iberdrolak. Liberalizatutako negozioan %14,6ko jaitsiera izan du energia konpainiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu