Iberdrolak 2.143 milioi euro irabazi ditu urte honetako aurreneko bederatzi hilabeteetan, iaz garai berean baino %3,5 gehiago, Espainiako Baloreen Merkatuaren Batzordeak gaur esan duenez.
23.368 milioi euroko salmentak izan ditu (+%1,6). Lehen aldiz gainditu du 23.000 milioiko kopurua.
Atzo jakin zen BBVAk 3.143 milioi euroko irabaziak izan dituela aurten orain arte.