ENPRESAK

Iberdrolak 2.421 milioiren irabaziak izan zituen iaz

2014an baino %4,1 gehiago irabazi zuen, eta helburuak bete zituen.

Iberdrolaren Zikuñagako estazio elektrikoa. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko otsailaren 24a
08:59
Entzun

Enpresaren emaitza gordina 7.306 milioi euro izan zen; 2014an baino %4,9 gehiago. Diru sarrerek, berriz, %4,6 egin zuten gora, 31.418 milioiraino. Hala jakinarazi dio Balioen Merkatuko Espainiako batzordeari.

Iberdrolaren esanetan, berriztagarrien negozioak duen pisu gero eta handiagoak eragin du emaitzan; dolarrak eta liberak izandako eboluzioa ere aipatu du arrazoien artean.

Besteak beste, bezeroen negozioa %1,2 hazi zen iaz, 2.320 milioiraino; berriztagarrienak, berriz, %18,6 egin zuen gora, 1.572 milioira heltzeraino. 2015 amaieran, 46.471 megawatt zeuzkan instalatuta mundu osoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.