ekonomia

Iberdrolak 2.805 milioi euro irabazi zituen iaz

2010etik haren etekina %2,3 murriztu zen. Gamesak ere irabaziak izan zituen joan den urtean: 51 milioi eurokoak. 

2012ko otsailaren 23a
15:23
Entzun

Iberdrola euskal enpresak joan den urtean 2.805 milioi euroko irabaziak izan zituen, CNMV Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari jakinarazi dionez. 2010etik konpainia elektrikoaren etekina %2,3 jaitsi zen.

Esplotazio emaitza gordina 7.650,5 milioikoa izan zuen, bere inoizko handiena eta 2010ean baino %1,6 handiagoa. Enpresak 8.190 milioi euroko inbertsioak egin zituen, eta 31.648 milioiko diru sarrerak eduki zituen, lehen baino %4 gehiago.

Iberdrolak asteartean eraikin berria zabaldu zuen Bilbon, 165 metroko garaierakoa.

Gamesa euskal enpresak ere irabaziak izan zituen iaz: 51 milioi eurokoak, 2010ean baino %2 handiagoak. Energia eolikoa ekoizteko errotak fabrikatzen dituen enpresaren salmentak %10 hazi ziren 2011n.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.