Enpresak

Iberdrolak %7 murriztu ditu irabaziak 2013an

2.572 milioi euroren irabaziak izan zituen iaz, eta zergei egotzi die jaitsiera.

xabier martin
2014ko otsailaren 19a
10:12
Entzun

Iberdrolaren emaitzetan zergek izan duten garrantzia nabarmendu du argindarraren multinazionalak irabazietan izan duen %7ko galera azaltzeko. 2.572 milioi euroko irabazi garbia izan du 2013an, aurreko urtean baino %7 gutxiago, baina 801 milioi euro jaitsi da azken emaitza zergak aplikatu ondoren. Nazioartean dituen negozioei esker lortu du Iberdrolak, hala ere, bere fakturazioaren zatirik handiena. "Espaniako arautegien eraginak, Brasilgo egoeraren garapenak eta dibisen trukearen tipoek baldintzatu dituzte emaitzak".

Iberdrolaren fakturazio gordina (ebitda) 7.205 milioi eurokoa izan da, 2012. urtean baino %6,7 gutxiago. Espainian zergak handitu izana aipatu du konpainiak berriro uzkurtze hori azaltzeko. Sareen negozioak 3.685, 3 miloiko ebitda eman du (-%2,3); ekoizpen eta bezeroenak, 2.017,8 milioikoa (-%14,3); eta berriztagarrienak, 1.573 milioikoa (-%2,9).

Negozio gordinak 12.577 milioiko kopuruari eusten dio, ekoizpenaren eta berriztagarrien ataletan asko hobetu delako. Ekoizpena nabarmen handitu da energia eolikoari eta hidaulikoari dagokienez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.