Iberdrolak ez du lortu Txinan enpresa erostea
PEKIN. Iberdrola eta Guangxi Txinako elektrizitate enpresaren arteko negoziazioek porrot egin dute. Enpresaren %29 erosteko prest zegoen Iberdrola, 24 milioi euroren truke, baina salmentaren prezioan ez dira ados jarri bi aldeak. Guangxiko akzioaren prezioa lau bider handiagoa da orain 2006an baino; alegia, erosketa egiteko negoziazioak hasi ziren garaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu