Espioitza

Iberdrolak ikerketa bat abiarazi du Villarejorekin izandako harremanak argitzeko

Euskal konpainiak politikariak, lehiakideak eta partikularrak ikertzeko kontratatu zuen Villarejo komisarioa, hainbat hedabidek argitaratu dutenez

Jose Ignacio Galan Iberdrolako presidentea, artxiboko argazki batean. LAURENT GILLIERON / EFE
xabier martin
2019ko urriaren 10a
12:25
Entzun

Jose Manuel Villarejo, kartzelan dagoen komisario espia, nork kontratu ez zuen Espainiako konpainia eta alderdi nagusien artean; horixe da mahairatzen ari den galdera, azken egunetan jakin eta gero Iberdrolak ere —Francisco Gonzalezen BBVAk bezala– bere lehiakideak, politikariak eta partikularrak espiatzeko kontratatu zuela. El Confidencial eta Moncloa.com hedabideek lotu du Jose Ignacio Galanek gidatzen duen eleltrikoa ustelkeriaz lepo dagoen polizia ohi kartzelaratuarekin. Eta Iberdrolak egia izango ote den zantzuak igarri ditu antza, "ikerketa zorrotz bat" abiarazi duela jakinarazi baitu gaur. Konpainiaren kode etikoa urratu ote den jakin nahi duela dio, baina eskandaluari nolabait erantzuteko behar gorria duela ere argi dago.

Ikerketa horren emaitzek esango balute Iberdrolaren kontrol prozedurak gainditu direla, "behar diren neurri guztiak" hartuko lituzke konpainiak, "ezarritako prozedurekin bat". Galanen multinazionalak onartu du ez dituela ezagutzen CENYTekin (Villarejoren enpresa) lotzen duten informazioetan islatzen diren datu asko. Hori dela eta, "azterketa sakona" egingo duela agindu du.

Endesa eta ziklo konbinatuko zentrala

Asteon kaleratu dute Ibedrolak polizia ustelaren zerbitzuak kontratatu zituela, besteak beste, Endesako presidente Manuel Pizarro espiatzeko, "edota gitxiesteko", haren bizitza pribatua baliatuta; informazio berak dio Gas Naturalekin batera Endesaren jabe egin nahi izan zuela Bilboko konpainiak. Esan beharrik ere ez dago: salaketa gogor horiek oinarri sendoa balute, eta Villarejoren esku hartzea frogatuko balitz, kinka larria legoke Jose Ignacio Galanen kargua.

Horrez gain, Iberdrolak Villarejoren dohainak baliatu zituen, El Confidencial-en arabera, Arcos de la Fronterako (Cadiz, Espainia) ziklo konbinatuko zentrala aurrera ateratzeko. Hark eragiten duen kutsaduraren aurka hiritarren plataforma handi bat sortu zen, eta hura indarrik gabe uzteko aritu zen Villarejo, bere espiak hiritarren artean sartu eta plataforma barrutik deseginez.

Aste honetako informazioek 2018. urtean hasitako zurrumurruei segida eman diote. Iberdrolak berak ikerkerta bat agindu zuen iazko azaroan, eta bigarren bat ere bai aurtengo uztailean. Haien arabera, hamazazpi aldiz kontratu zituen ohiko zerbitzuak segurtasunaren alorrean, 2004tik 2017ra. Baina eskaera horiek guztiak prozeduren barruan egin zirela dio Galanen konpainiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.