Iberdrolak 2016ra artean New Yorken (AEB) 1.790 milioi euro inbertituko ditu, AEBetan dauzkan bi enpresen bitartez. Diru kopuru horren %40 argindarraren garraiorako erabiliko du, %26 banaketarako, %20 gaserako edota %4 gasaren negoziorako. Euskal enpresaren arabera, "New Yorken kalitate handiko talde energetiko bihurtzea da" bere nahia.
Iberdrolak duela bost urte Energy East erosi zuen, eta harrezkero AEBetan New York State Electric eta Gas Corporation-en (NYSEG) eta Rochester Gas and Electric Corporation-en (RG&E) bidez mugitzen da. 1.790 milioi euroko inbertsiotik NYSEGk 898 milioi erabiliko ditu eta RG&Ek 892.
Aurten 317 milioi bideratuko dituzte, hurrengo urtean 254 milioi, eta gainentzekoak beste urteetan.